Hendaiako Atseden Portuaren planoa - Kokalekuak eta azpiegiturak

Hendaiako Portuaren azpiegitura orokorrak portua erabiltzeko eroso egiten du eta kalitatezko baliabide teknikoak ditu eskaintzen. Pontoietan amarratzeko diren 853 amarralekuek ur eta argi loturak dituzte eta gau eta egun begiratuak dira. Erabiltzaileek autotegia dute beraientzat, bai eta bainugelak ere (komunak, konketak, dutxak), sartzeko pasahitzarekin, haientzat bakarrik.

Hendaiako Atseden Portuaren planoaHornidurak pontoien ondo-ondoan dira eta erabilienak hiru bat tokitan dira, eskuragarriago izan daitezen eta erabilera errazteko. Portuaren azpiegiturak, oro har, honela bana daitezke :

Amarralekuak :

. 94 itsasontzi 6 metro baino txikiagoak
. 265 itsasontzi 6 eta 8 metro artekoak
. 197 itsasontzi 8 eta 10 metro artekoak
. 212 itsasontzi 10 eta 12 metro artekoak
. 82 itsasontzi 12 eta 15 metro artekoak.

Hornidurak :

. Autotegia, bainugelak, ikuztegia, dutxak
. Erregaia gau-egunean, 24 orduz, 30 tonako altxagailua
. Olio eta ur zikinen ponpak
. Lurrean luzaz gordetzea.

Hendaiako Portuaren historia - Eraiki zenetik gaur egun arte

Portua egin ote zitekeen urte luzez aztertu ondoren, ingurumenaren gaineko eragina ere aztertuz, atseden portuaren proiektua 90. urteen lehen urteetan gauzatu zen. Pariseko erakustaldian aurkeztua izan zen 1991. urtean, merkaturatu ahal ukaiteko; 1992. urtean hasi zen egikaritzen, Sokoburu muturrean. Hendaiako Portuaren sorreraUrte osoan zehar kamioiak eta obretako bestelako makinak, han-hemen, etengabean ibili ziren, kaia izanen zena dragatu eta diga egiteko. Lehen itsasontzia 1993ko urtarrilaren 4an hartu zuen, zati txiki bat besterik ez zelarik ireki, digako pontoien aldea baizik ez baitzitzaien erabiltzaileei eskaini. Irekitze ekitaldia uztailean egin zen, gaur egun Sokoburuko merkatuak egiten diren plazan.

Portua pixkanaka-pixkanaka joan zen bidaldi lastertasuna hartzen eta lehen udarako bazituen ehun bat kontratu. Lau urte beharko ditu kategoria orotako leku guztiak erabat bete arte; orduan itxaron zerrenda ireki zuen, eta urterik urte, gero eta luzeago da. Gaur egun, portua finkatze garaian dugu eta 18 urtez ustiatu ondoren, pontoien lehen berritzeak hasiak dira. Bizitza laburra badu ere, gure itsasbazter honek jasan dituen ekaitz bortitzenetako bi bizitu ditu jadanik. 1999. urtean, “mendeko ekaitz” deituriko ekaitz handia jasan zuen. Tenpesta hark, jaien garaian, Frantziaren iparraldea astindu zuen eta handik bi egunetara hegoaldera itzuli eta Akitaniako hegiak gogorki zafratu zituen. Kalte txikiak jasan zituen Hendaiako atseden portuak. Bigarren ekaitza 2009an izan zen: «KLAUS» eta portuari inoiz jasaniko kalte handienak eragin zizkion, pontoi oso bat txikitu baitzion.

Guztiarekin ere, portua kalitate handiko babeslekua da, zeinahi eguraldiz irisgarri eta Espainia aldeko Euskal Herrian kokaturiko «Jaizkibel» mendiak babes ematen diolarik.

Gerora, portu berria sortu da Hondarribian ere eta harekiko lankidetza erabatekoa da, elkarren osagarri baitira. Bi-biak beterik dira eta elkarte bereko kide dira: « EUSKAQUITAINE » elkartekoak, alegia, non 12 portu biltzen baitira, sei Frantzian eta beste sei Hego Euskal Herrian.




Euskaquitaine elkartea - Bizkaiko Golkoa sustatzea

EUSKAQUITAINE elkartea 2000. urtean sortu zen ofizialki. Bi estatuetan denez, Europar Batasunak mugen gaineko elkarlanaz eman gidalerroei jarraitzen die. Hartzen duen lurraldea Euskal Autonomia Erkidegoan eta Akitania Eskualdean zabaltzen da eta 12 atseden portu ditu hartzen, eskualdeko seina, hona:

. Akitaniako portuak : Port-Médoc, Arcachon, Capbreton, Baiona-Angelu-Biarritz, Donibane Lohizune-Ziburu, Hendaia.
. Euskadiko portuak : Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Getxo.


Elkartearen egiteko nagusia Bizkaiko Golkoa itsasketa eta turismo xede gisa sustatzea da, itsasketaren gaineko erakustaldietan parte hartuz, publizitate liburuxkak argitaratuz, eta abar. Erakusketetara eta sustapen horren egiteko beharrezko diren bestelako lekuetara solaskide bakarra eramateko aukera ematen du.

Sortze beretik, EUSKAQUITAINE Eusko Jaurlaritzak eta “Conseil Régional d'Aquitaine” Akitaniako Eskualde Kontseiluak babestu eta diruztatzen dute.








Hendaiako Portuaren parte hartzaileak

Hendaiako Atseden Portuaren, haren eremu teknikoaren eta ekipamendu ororen ustiatzailea Hendaiako Itsasertzeko Geltoki edo Station Littorale d’Hendaye (SLIH) delakoaren Ekonomia Mistoko Sozietatea (SEM) da. Portuaren parte-hartzaile nagusiak honako hauek ditugu :