Hendaiako Portuaren ezaugarri teknikoak eta zerbitzuak - Azpiegiturak

Hendaiako Portuaren zerbitzuakHendaiako Atseden Portuak 853 amarraleku ditu eta 5 metrotik 18 metro arteraino luze diren itsasontziak har ditzake. Hala, urte osoan, bertan diren itsasketa zaleek nola pasaian besterik ez direnek kalitatezko zerbitzuak dituzte eskura: bainugela eta dutxa pribatuak, pasahitzaz irekitzekoak, WiFi lotura, ikuztegia, autotegiak, bertan geldialdia egiten duten bisitarientzako harrera pontoia, etab.
Pontoi orotan daude ur eta argi hartuneak. Zerbitzu zerrenda luzea eskaintzen zaie itsasketa zaleei: kapitaindegia gau eta egun, beti zabalik, irratia VHF 9. kanalean, zaintza gau-egun oso-osoan, erregaia gau eta egun, etab.

Hendaiako Atseden Portuaren, haren eremu teknikoaren eta ekipamendu ororen ustiatzailea Hendaiako Itsasertzeko Geltoki edo Station Littorale d’Hendaye (SLIH) delakoaren Ekonomia Mistoko Sozietatea (SEM) da.

Portuak urterako edo hilabeterako bazkidetzak eskaintzen ditu. Geldialdiak asterako edo egunerako dira eskaintzen.




Hendaiako Portuaren Eremu Teknikoa - Horniduren xehetasunak

Hendaiako Portuaren Eremu TeknikoaHendaiako Atseden Portuak duen eremu teknikoa 10.000 m² baino handiagoa da. Dituen ekipamenduek zerbitzu anitz diete erabiltzaileei eskaintzen :


. 30 tona arteko itsasontzien altxagailua,
. Uretaratzeko arrapala,
. Erregaitegia beti zabalik,
. Presiopeko ur tresnak,
. Ur zikinen ponpatze eta biltze unitatea,
. Masta jarri eta kentzea,
. Motorra jarri eta kentzea,
. Atoian eramatea,
. Etab.