Hendaiako Atseden Portuak natura ingurune bikaina eskaintzen die erabiltzaileei
Egunean 24 ordutan sar daiteke, barra edota marea arazorik batere gabe ; portuan 850 itsasontzi baino gehiago sar daitezke, 5 metroetatik 20 metroetaraino luze eta 3 metro arte sakon.
Nabigatze baldintza seguruak ditu eta horrek egiten du Hendaiako portua babesleku ezaguna
Hondartzaren eta mendiaren artean da Hendaiako Atseden Portua, eta zeinahi eguraldi eta ordutan irits daitekeen bakarra da Akitania osoan. Babesleku da ekaitzetan edota itsasoa zakar bada.
Kalitate handiko ekipamenduak dituzue eskura, besteak beste ostatatze aukera handia, erabiltzaileentzako zerbitzu hautak eta eremu teknikoan 30 tonako igogailua, erregaia egunean 24 orduz hartzeko aukera, etab.